EKAINAK 8, mintegia: “Fabricación de baterías flexibles mediante técnicas de impresión”
First publication date: 06/06/2022
- NOIZ: 2022/06/08, 12:00-14:00 - NON: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibarko atala), San Andres aretoa
Ekainaren 8an, 12:00etatik 14:00etara, “Fabricación de baterías flexibles mediante técnicas de impresión” mintegia izango da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko San Andres aretoan.
Mintegia Energia Eraginkortasunaren UPV/EHU-Centro Stirling gelak antolatu du, eta BC Materials enpresaren parte-hartzea izango du.
Mintegia Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko ikasle guztiei irekita dago.
Mintegia gaztelaniaz emango da.
Sarrera librea izango da, lekua bete arte.