Breadcrumb

Asset Publisher

Workshop

Sagardoaren sektoreko autokontsumo fotovoltaikoari buruzko workshopa

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak sagardoaren sektoreko autokontsumo fotovoltaikoari buruzko workshop bat antolatuko du.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak EKATE+ Europako proiektuan parte hartzen du. Interreg POCTEFA programak finantzatutako mugaz gaindiko ekimen honek energia-komunitate berriztagarriak eta trantsizio energetikorako irtenbide berritzaileak sustatzea du helburu.

Testuinguru horretan, 2026ko maiatzaren 27an, Txindurri Iturrin (Itziar-Deba), “Autokontsumo fotovoltaikoa sagardoaren ekoizpen-sektorean: karga malguak eta biltegiratzea” workshop-a egingo da; energia, sagardogintza eta landa-inguruneko eragileen eta adituen arteko elkarrizketa irekirako gunea izango da.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasleek eta doktoregoko ikasleek parte-hartze nabarmena izango dute mintegian, bai antolakuntzan, bai energia-kudeaketarako irtenbide aurreratuak jorratuko dituzten bi aurkezpenen bidez.

Aritz Etxebarri Coellok Txindurri Iturri sagardotegiko hozte-sistemaren modelizazioa aurkeztuko du, karga malgu eta energia-biltegiratze gisa izan dezakeen erabilera aztertuz. Jon Olano Aranburuk, berriz, energia-kudeaketako sistema optimizatzeko ikaskuntza indartuko metodo sakonetan oinarritutako proposamena aurkeztuko du.

Jardunaldia mahai-inguru batekin amaituko da, sagardoaren ekoizpen-sektorean eta landa-turismoan autokontsumo fotovoltaikoak dituen aukerak aztertzeko.