Breadcrumb

I_5 arrazoi transkripzioa

5 arrazoi gurekin ikasteko bideoaren transkripzioa

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola gara eta 5 arrazoi eman nahi dizkizugu gurekin ikastera etortzeko

1. Euskal ekonomiak zu bezalako ikasleak behar ditu

Herri txiki batek ezin du lehiakorra izan nazioarte mailan alor guztietan. Gure indarguneetatik abiatuta, hiru lehentasunezko espezializazio-alor identifikatzen ditugu Euskal Herria nabarmentzen den alorretan, baita zenbait aukera-txoko ere,  guretzat garrantzitsuak diren etorkizuneko erronkekin zerikusia dutenak

Alor hauetan guztietan, gaitasuna duten profesional adituak behar ditugu.

Fabrikazio Aurreratuaren alorrean ditugu:

  • Makina eta sistema malguak eta adimendunak
  • Robotika malgua
  • Sistema ziberfisikoak “Internet of things”
  • Ikusmen artifiziala eta errealitate handitua
  • Material berriak eta horien fabrikazio-prozesuak
  • Fabrikazio gehigarria
  • Fabrikazio banatua eta urrutiko kudeaketa
  • Big Data / Cloud Computing

Energiaren alorrean:

  • Eraginkortasun energetikoa industrian
  • Energia metatzea
  • Sare elektriko adimendunak (Smart grids)
  • Eguzki-energia termoelektrikoa; Eolikoa (Off shore)
  • Itsas energia (Undimotriz); Olioa & gasa
  • Trakzio elektrikoa
  • Potentzia-elektronika

Gure gradu industrialetan eskaintzen dugun formakuntza (ingeniaritza elektrikoa, mekanikoa, elektronikoa eta automatikoa, Gradu Bikoitza) ezin hobeto egokitzen zaie Fabrikazio Aurreratua eta Energia alorrei lotutako lan-ildoei

Aukera-txokoen artean, Hiri Habitat deiturikoaren erronkak, ondorengoak:

  • Eraikuntza industrializatua eta modelizazio birtuala
  • Birgaitze integrala eta hirien berrantolatzea
  • Hiri, auzo eta eraikin adimendunak (smart cities, domotika aurreratua, zero isuriko eraikuntza)
  • Material berriak, eraikuntza jasangarria (isolatzaileak, berriztagarriak, bio- eta nano-materialak)
  • Eraikuntza eta hiri irisgarriak. Mugikortasun bertikala/horizontala

bete-betean sartzen dira Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura Teknikoa graduetan

 

2. Mundu profesionalerako trantsizioa erraza izango zaizu

Goi mailako formakuntza duten profesional gutxi daude alor tekniko eta zientifikoetan, ez bakarrik gure lurraldean,  baita Europa eta mundu mailan ere. Enpresek talentua eskatzen dute, tituludunak, bai industria alorrean, bai azpiegitura zein eraikuntza alorretan.

STEAM Euskadi Estrategiaren (2018) helburua da: “STEM bokazio profesionalak sustatzea, ikasleei arreta berezia eskainiz, etorkizuneko erronkei begira haien prestakuntza hobetzeko”

Basque Industry Estrategiak (2017) gogorarazten digu: “Industria-arloko bokazioak beharrezkoak dira”

Confebask-ek (2018) aldarrikatzen du: “EAE mailan 5200 ingeniari behar dira, 2016an baino % 38 gehiago

ASCONGIk (2018) adierazten du: “Eraikuntzako soldatapeko enplegua % 4,7 hazi da”

ADEGI-k (2018) eskatzen du: “Gipuzkoak unibertsitate mailako 3700 langile berri behar ditu bere enpresetan, horien artean Ingeniaritza arloan % 51,5”

Graduan zehar, gure enpresetan murgiltzeko lehen esperientzia bizi ahal izango duzu; honela, gero lan-mundura sartzea errazagoa gertatuko zaizu

Ikasleen % 80 inguruk enpresan egonaldia egiten du ikasketetan zehar eta % 50 inguruk Gradu Amaierako Lana.

LANBIDEren azken inkestaren arabera, enplegu-tasak ondorengoak dira gradu bakoitzean:

  • % 92,65 Ingeniaritza Mekanikoan
  • % 93,33 Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzan
  • % 93,33 Ingeniaritza Elektrikoan
  • % 91 Ingeniaritza Zibilean
  • % 94,44 Arkitektura Teknikoan

Hauei, ikasten jarraitzen dutenak erantsita, tituludunen ia % 100a dugu.

 

3. Oso erraza duzu titulazio bikoitzeko ibilbide bat egitea

Badira gradu bakar batekin asetzen ez direnak. Anbizio handiko pertsona bazara, gure graduen egiturak aukera ematen dizu titulazio bikoitzeko ibilbideak egiteko. Eduki berak edo bertsuak partekatzen dituzte eta honek graduen artean ikasgaiak aitortzea ahalbidetzen du, bai industria alorrean bai ingeniaritza zibilaren eta arkitektura teknikoaren artean. Gogor lan eginez gero, 2 gradu ikasi ahal izango dituzu 5 urtetan.

Ingeniaritza Zibilean matrikulatzen bazara eta Arkitektura Teknikoko gradua lortzeko falta zaizkizun ikasgaiak egiten badituzu, 346,5 ECTS kreditu dira guztira. Alderantziz eginez gero, Arkitektura Teknikotik hasita, 379,5 kreditu dira guztira.

Aukeratzen duzun konbinazioaren araberakoa da, baina gutxi gorabehera 324 kreditu eginez, industria-alorreko bi gradu ikas ditzakezu.

 

4. Elebidunak gara: Zein hizkuntzatan ikasi nahi duzun aukera dezakezu

Gizarte elebiduna gara, euskara eta gaztelania modu naturalean erabiltzen dira gure eguneroko bizitzan. Zein hizkuntzatan ikasi nahi duzun aukeratzeko eskubidea duzu. Guk gradu guztiak osorik bi hizkuntzetan eskaintzen dizkizugu.

Gure irakasle gehienak elebidunak dira eta % 35 akreditatuta dago ingelesez eskolak emateko.

 

5. Euskal gizarteak ikasketak finantzatzen dizkizu

Euskal Herriko Unibertsitatea kalitatezko zerbitzu publiko bat da, nazioarte mailan onenen artean aitortua.

Shangaiko Ranking-aren arabera, munduko 500 onenen artean dago. CWUR Ranking-ak aztertu dituen 20.000 erakundeetatik 358.a da. Eta SCIMAGO Ranking-aren arabera, munduko goi-hezkuntzako eta ikerkuntzako erakunde onenen % 11ren artean dago.

Badakizu gizarteak zure ikasketen % 85 finantzatzen duela?

Denek inbertitzen dugu zugan; aprobetxa ezazu!

Erabil itzazu arduraz guztion baliabideak eta aprobetxa ezazu zure aukera.

Esfortzuak merezi du.

Tira! Prest, adi, goazen! Hasi zure lasterketa gurekin

Zain gaituzu