I_taquillas d

Lockers

Image

Still in progress

Erabilera baldintzak:

  • Armairu zerbitzua erabiltzeko interesa lukeen ikasleak izena eman beharko du erabiltzaile gisa, ezarriko diren epeetan web guneko formulario bat beteta. Izena ematerakoan, zenbaki bat esleituko zaio akademi ikasturte osorako.
  • Izena emanda, onartu egingo ditu erabiltzeko baldintzak eta baimena emango Gipuzkoako Ingenieritza Eskolari formularioan jasotako datuak erabiltzeko, beti ere armairuen gestioari dagokionean.
  • Interesatuek atezaintzan jaso ahal izango dute giltza. Ikasle izatea egiaztatu beharko dute, unibertsitate txartela aurkeztuz.
  • Arratsaldez eskolak dituzten ikasleek armairu bat erreserbatzeko aukera bermatzeko, 25 armairu astelehenetan 14:00etatik aurrera egin ahal izango dira.
  • Armairuak atezaintzara iritsi ahala banatuko dira.
  • Erabili ahal izango dira astelehenetik ostiralera bitartean akademi jardunaldian zehar, armairuak irekita geratuko direlarik ostiraleko 20.00ak baino lehen.
  • Erabiltzaileak egoera onean mantendu beharko du armairua eta, osterantzean, liratekeen kalteen kostua ordaindu beharko dio ikastegiari.
  • Gipuzkoako Ingenieritza Eskolak ez du bere egiten, armairuen barruan gordetako gauzen lapurreta, haustura edo kalteen erantzukizunik. Gomendagarria da armairuetan baliozko gauzarik ez gordetzea.
  • Giltza galduko balitz, 6,00 euro ordaindu beharko dira.
  • Ostiraletan, 20.00etan, ireki gabeko armairuak identifikatuko dira, barruan dagoena plastikozko poltsa batean gordeaz zinta batez itxita. Gauzok atezaintzaren ondoko biltegia batean gordeko dira jabeak eskuratu arte. Jabeak ez balitu hamabost egunetan eskatuko, birrindu egingo dira.
  • Giltza epearen barruan (ostiraleko 20.00ak baino lehen) itzuliko ez balitz, ezin izango da armairu zerbitzua erabili araua urratu eta hurrengo astean zehar, salbu eta behar bezalako justifikaziorik ez badago.
  • Eskolak bere gordetzen du armairuak irekitzeko eskubidea larrialdi egoeretan edo lehenagoko baldintzak beteko ez balira.