I_movilidad buddy

Egin zaitez Buddy!

Buddy Programa, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolara iristen diren nazioarteko bisitatzaileak (Erasmus+, Latinoamerika, Beste Norakoak izeneko programetakoaketab.) laguntzeko antolatutako ekimena da.Ikasle hauek laguntza behar izaten dute, batez ere iritsi eta lehen egunetan.

Buddya Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola ikaslea da; atzerritik datorren ikasleari laguntza eskaintzen diona. Bere lana bisitarien egokitzapena erraztea da.

Zein abantaila ditut Buddy izategatik?

  • Beste hizkuntza bat praktikatzeko eta kultura berriak ezagutzeko aukera izango duzu.
  • Buddy izatea baloratu egingo da etorkizunean mugikortasun programaren batean (Erasmus+, Amerika Latina, etab.) plaza eskatzen baldin baduzu.
  • Etorkizuneko mugikortasuna egin nahi zenukeen herrialdeetako pertsonak ezagutu ditzakezu.
  • Gainera, kreditu bat lortu ahal izango duzu.

Zein dira Buddy baten eginbeharrak?

  • Formakuntza bileran parte hartu.
  • Atzerriko ikaslearekin harremanetan jarri.
  • Iristen denean berarekin elkartu bere zalantzak argitzeko.
  • Eskolan egiten den Ongi Etorri bileran egon.
  • Welcome Centre-era lagundu, ostatu, gaztelaniako ikastaro eta unibertsitateko zerbitzuei buruzko informazioa jaso dezan.
  • Nazioarteko tutorearengana lagundu Learning Agreement-a adostu dezan, matrikula egin aurretik.
  • Lehenengo 2-3 astetan zehar, bisitatzailearen zalantzak argitzeko prest izan.

Zer egin behar dut inskribatzeko?