I_enpresa gela moyua email

I_Moyua eraikuntza gela

UPV/EHU - Construcciones Moyua eraikuntza iraunkorreko gela

Image

2021ko otsailaren 9an Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak eta Construcciones Moyuak sinatu dute UPV/EHU – Construcciones Moyua Eraikuntza Iraunkorreko gela abian jartzeko lankidetza-hitzarmena. Ikasgela honen helburua da bi erakundeak elkarlanean aritzea erakuntzaren arloan, bai ikerketarekin, garapen teknologikoarekin nahiz berrikuntzarekin zerikusia duten jardueretan, bai prestakuntzarekin zerikusia duen guztian, programak, proiektuak eta jarduerak egitea bultzatuz eta bien artean ezagutza sortzea, trukatzea eta transferitzea sustatuz.

Ikasgela-enpresaren barruan aurreikusitako jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira: bisita teknikoak egitea; Gradu Amaierako Lanen bidez edo/eta Enpresekiko Lankidetza Proiektuen bidez elkarlanean aritzea, datozen urteetan Construcciones Moyuak parte hartuko duen proiektu berezietan; eta I+G+b jarduerak egitea, eraikuntzako azpiproduktuak birziklatzeari nahiz berrerabiltzeari dagokionez eta obren planifikazio-kontrolerako eta eraikuntzarako prozesuak optimizatzeko digitalizazioari dagokioenez.