I_convenio empresa-GIE

Hitzarmena egiteko prozedura

Hitzarmena Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (GIEko) idazkaritzan tramitatuko da. Horretarako beharrezkoa izango da, enpresan egonaldia hasi baino gutxienez bost lan egun lehenago, honako informazioa komunikatzea (gie.praktikak@ehu.eus) :

  1. Enpresak hitzarmenaren behin betiko baldintzen berri eman beharko du.
  2. Ikasleak jakinarazi beharko du Eskolako zein irakaslek zuzenduko dituen praktikak edo Gradu Amaierako Lana.

Hitzarmena ziurtagiri elektroniko bitartez sinatu ahal izango da.

Paperean sinatzen bada, hitzarmenaren 3 ale prestatuko dira eta ikasleak idazkaritzan jasoko ditu, enpresara eraman, eta bertan sinatu eta zigilua jartzeko. Sinadura guztiak dituztenean, ale bat enpresak jasoko du, beste bat ikasleak, eta hirugarrena, GIE-ko idazkaritzan entregatu beharko du ikasleak GRALa hasi baino lehen. Ez entregatzeak hitzarmenaren baliogabetzea ekar lezake.

Hasiera batean adostutako egonaldia luzatu beharko balitz, hitzarmena luzatzeko eskaera (pdf) korreo elektronikoz do-gie.praktikak@ehu.eus helbidera bidali beharko da.

Hitzarmenaren baldintzetan beste edozein aldaketa egin beharko balitz, idatziz bidali beharko da eskaera gie.praktikak@ehu.eus helbidera.