Ordenagailu eramangarrien aldi baterako mailegu programa
EBAZPENA, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Gizarte Konpromisorako errektoreordeak, jarraitutasun akademikorako 2024/2025 ikasturteko bueltatu beharreko laguntzak ordenagailu eramangarrien aldi baterako mailegu programarekin zabaltzen dituena.
EBAZPENA, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Gizarte Konpromisorako errektoreordeak, jarraitutasun akademikorako 2024/2025 ikasturteko bueltatu beharreko laguntzak ordenagailu eramangarrien aldi baterako mailegu programarekin zabaltzen dituena.
IKUSITA
EHU/UPVko Gobernu Kontseiluak onartutako 2024/2025 ikasturterako ikasketa-jarraipenerako laguntza itzulgarriak arautzen dituzten oinarriak,.
KONTUAN HARTUTA
1. Baliabide teknologikoak ezinbestekoak direla unibertsitate-jarduera egokirako.
2. Laguntza itzulgarriak jasotzen dituzten ikasleek, askotan, ez dutela ordenagailu pertsonal egokirik edo horiek eskuratzeko baliabide sozio-ekonomikorik.
3. UPV/EHUk, aukera-berdintasunean oinarritutako konpromiso instituzionalaren arabera, neurri osagarriak hartu behar dituela ikasleen berdintasuna, inklusioa eta ikasteko ekitatea bermatzeko.
EBATZI DUT:
1. Artikulua.
Xedea: Ordenagailu eramangarrien aldi baterako mailegu programa ezartzen da 2024/2025 ikasturtean ikasketa-jarraipenerako laguntza itzulgarriak jasotzen dituzten ikasleentzat.
2. artikulua.
Onuradunak: Programa honen onuradunak izango dira 2024/2025 ikasturtean bueltatu beharreko laguntzak esleituta dituzten ikasleak eta espresuki zehatzutako prozedimentua betez eta zaurgarritasun baldintzak beteta eskaera egin duten ikasleak.
3. artikulua.
Maileguaren baldintzak:
1) Mailegua doakoa eta aldi baterakoa izango da.
2) Erabilera, kontserbazioa eta itzulketa arautzen dituen konpromiso-agiria sinatzea beharrezkoa izango da.
3) Iraupena ikasturte osoa izango da, salbuespen bidez justifikatutako luzapena egin ahal izango da. Aukera egongo da ordenagailuaren mailegua luzatzeko, baldin eta hurrengo deialdietan ere dirulaguntza jasotzen bada.
4) Baldintzak ez betetzeak administrazio-zehapenak eta etorkizuneko deialdietatik kanporatzea ekar dezake.
4. artikulua.
Kudeaketa eta jarraipena: Programaren kudeaketa Ikasleen eta Gizarte Konpromisoaren Errektoreordetzari dagokio, eskaera, entrega eta itzulketa egiteko prozedurak ezarriz.
5. artikulua.
Baliabide materialak: Ekipoak EHU/UPVk berritutako materialetik edo helburu horretarako erositakoetatik etorriko dira, baita kanpoko lankidetza posibleetatik ere.
6. artikulua.
Azken txostena: 2025/2026 ikasturtearen amaieran, jarraipen-txostena egingo da eta Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaio.
Azken xedapena: Ebazpen hau EHU/UPVren webgune ofizialean argitaratzen den hurrengo egunean jarriko da indarrean.