Antonio Beristain XV. Topaketa (2025eko azaroaren 18a): jarraitu streaming bidez
First publication date: 18/09/2025
Biktimologia Topaketa hauen helburua da ezagutaraztea Beristain irakaslearen ondare biktimologiko eta kriminologikoa. Hamabosgarren edizio honetan, eztabaidagai izango da antolamendu eta erakunde testuinguruetan (beraz, zaintza eta zerbitzu publikoko eginkizuna dutenak; hala nola ikastetxeak, unibertsitateak, justizia, gizarte babesa eta ongizatea, etab.) gertatzen den lehen eta bigarren mailako biktimizazioa. Ondorioz, erakunde horiekiko konfiantza gal daiteke. Eztabaida hau bat dator delituen eta botere abusuaren biktimentzako justiziaren oinarrizko printzipioei buruzko NBEren adierazpenaren 40. urteurrenarekin, bai eta Biktimaren Estatutuaren 10. urteurrenarekin ere, barne araudian, 2012/29/EB Zuzentarauaren transposizioa, zeinaren bidez ezarri ziren delituen biktimen eskubideei, laguntzari eta babesari buruzko gutxieneko estandarrak.