Breadcrumb

Asset Publisher

ARTE STEAM IREKIA – VGIE

First publication date: 18/03/2022

Image

Eskola 2022ko martxotik ekainera bitartean VGIEn egingo diren ARTE STEAM IREKIA jardueretan parte hartzen hasi da.

 

Horren harira, udaberri honetan, pintura eta binilozko hainbat STEAM artelan egingo dira elkarlanean.

 

Parte hartzera gonbidatuta zaudete guztiok: ikasleak, Administrazio eta Zerbitzuetako langileak, irakasle-ikertzaileak eta VGIErekin lotutako guztiak.

 

Azken aste honetan, kafe-makinaren ondoan dagoen eskaileran ikusiko duzuen pintura‑lan artistiko bat egin dugu ikasle, Administrazio eta Zerbitzuetako langile, irakasle-ikertzaile eta VGIErekin lotutako hainbat lagunen artean.

 

Adi egon VGIEren komunikazio-kanaletan hurrengo obra artistikoei buruzko informazioari. Etorri eta parte hartu!

https://ehutb.ehu.eus/video/6234c92a1e3fec8e0027700a