Breadcrumb

Asset Publisher

Mugikortasun deialdi irekita

CONAHEC (Kanada; AEB eta Hego Korea)

First publication date: 04/02/2022

Deialdi honen bidez, ikasleek mugikortasuna egin dezakete Kanada, AEB eta Hego Koreako unibertsitateetan.

DATAK:

  • 2022/02/03tik 2022/03/28ra


INFORMAZIOA:

  • CONAHEC eta BCI (lehengo CREPUQ) unibertsitateen 2 sare dira, 2022ko udazken/neguan nazioarteko mugikortasuna egiteko aukera ematen dituztenak; akordiorik ez ditugun unibertsitateetan.  Hau da, beste aukera bat da ikasleentzat, UPV/EHUn eskaintzen diren mugikortasun-programen barruan.
  • Ikaslea bi sare horietako unibertsitateren batek hautatzen badu, Beste Norakoak programaren parte-hartzailetzat hartuko da.
  • Interesa duten ikasleek izena eman dezakete, Erasmus, Beste Norakoak eta Latinoamerika programetarako eskaera egin badute ere.
  •  Izena emateko prozedura ez da gainerako mugikortasun-programena bezalakoa, eta ez dute Gaur programaren bidez kudeatu behar, baizik eta webgunean ezartzen diren jarraibideei jarraituz, sare horietako bakoitzak bere web-plataforma baitu eskaerak kudeatzeko.
  • Egutegietan dagoen aldea dela-eta (sareak AEBetatik eta Kanadatik kudeatzen baitira), ikasleren bati Erasmus, Beste Norakoak edo Latinoamerika plaza bat ematen bazaio, eta geroago Conahec edo BCIn plaza bat ematen bazaio, hasiera batean emandako plazari uko egin eta nahiago duena aukeratu ahal izango du.
  • Azken erabakia atzerriko unibertsitate bakoitzarena izango da, eta ikaslearen ardura izango da bere ikasketak eskaintzen diren unibertsitateak aukeratzea (CONAHEC edo BCI eskaintzan, argitaratuta dago) eta UPV/EHUk eta unibertsitate bakoitzak ezartzen dituzten baldintzak betetzea.
  • Informazio guztia hemen eskura daiteke: https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/latinoamerika-eta-beste-norakoak   

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte harremanetan.