Breadcrumb

Empleabilidad-informatika

Enplegagarritasuna

Irteera profesionalak

  • Informazio sistemak diseinatzea, eraikitzea eta mantentzea, sektore askotako erakunde eta enpresetan
  • IKTen sektoreko enpresak
  • Enpresa publiko eta pribatuen informatika departamentuak
  • Informatikako aholku enpresak
  • Zerbitzu informatikoen enpresak: aplikazio eta produktu informatikoak garatzea
  • Bideojokoak garatzea

Lanbideren lan munduratzeari buruzko txostenak

Lanbidek inkesta bidez aztertzen du urtero hiru euskal unibertsitateetan (UPV/EHU, Deusto eta Mondragon) titulua lortzen duten 10.000 pertsonen laneratzea. Titulazioaren hiru urte geroago egiten du; izan ere, haren irizpideen arabera, nahikoa denbora da lanbide-karrera bat sektore edo lanbide zehatz batera bideratzeko.

Informazio-sistema oso eta handi horren emaitzek –bakarra da Estatuan eta nabarmena Europan– hezkuntza-baliabideen plangintza eta kudeaketa hobetzen laguntzen dute, eta funtsezko inputa dira orientazio pedagogiko eta lan-orientazioko sareen lanerako.