INIZIA enpresa mintegia

INIZIA enpresa mintegia

Image

Enpresa mintegia unibertsitatearen esparrutik (UPV/EHU) jasotako eskariei eta jakintza guneetatik gertuko egitura bat izateko premiari erantzuteko sortu zen, arlo akademikoan sortutako proiektuak enpresa munduko errealitatera eramateko asmoz.

Horrela, berrikuntza sistema garatzen lagundu nahi da, eta berrikuntza eta/edo teknologia maila handia duten enpresa ekimenei euskarri bat eman nahi zaie, UPV/EHUren Arabako Campusean ordezkatuta dauden askotariko esparruetako ezagutzaren sorkuntzatik eta know-how-tik hurbil dagoen ingurune batean kokatzeko aukera emanez.

Gasteizko Ingeniaritza Eskola enpresa ekimen berri horietarako beharrezko egitura eskaintzen duen Arabako Campuseko zentroetako bat da.

Une honetan, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako enpresen hazitegian Across The Shopper eta Grupo Legal DMG S.L. enpresak daude.

Gure hazitegiko enpresei buruzko informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/vitoria-gasteizko-ingeniaritza-eskola/eskolan-dauden-enpresak