Osane Consulting Gela

Osane Consulting Gela

OSANE Industria Zibersegurtasuneko Consulting gela

Image

OSANE Consulting enpresaren (Basque Cybersecurity Centre-BCSCren kolaboratzailea) eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren arteko loturatik sortu da Industria Zibersegurtasuneko OSANE Consulting Gela.

Gure lurraldearen ezaugarri industrialak eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan emandako prestakuntza industriala direla eta, unibertsitatearen eta enpresaren arteko gela honek zibersegurtasunarekin zerikusia duen guztian jartzen du arreta, batez ere ekoizpen-prozesuekin lotutako teknologien segurtasunari dagokionez.

Ikasgelak honako jardun-eremu hauek ditu:

  • Prestakuntza-hitzaldiak
  • Zentroari irekitako prestakuntza-jarduerak egitea
  • Ikastetxean ematen diren titulazioen berariazko irakasgaietan laguntzea
  • Ikastetxean TFG egiten laguntzea

 

Kontaktua:

Jose Manuel López Guede
e-mail:  jm.lopez@ehu.eus