euskaraespañol

Eguneko irudia

IV. ARTESHOP lehiaketaren sari-banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/13 Noiz arte: 2015/01/16, 20:00 - 12:03

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 13, 20:00etan, Bilboko Erriberako Merkatuan (Erribera kalea, z/g Bilbo), "ARTESHOP: establezimendu bat, artelan bat" ekimenaren IV. edizioko sari-banaketa ekitaldia ospatuko da. Ekimen hau Bilboko Udalak antolatu du, Bilbao Ekintzaren bitartez eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bilbao Arte Fundazioaren laguntzarekin.

"ARTESHOP: establezimendu bat, artelan bat" ekimenaren baitan, ekainaren 5etik 15era bitartean, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko 75 ikaslek egindako lanak ikusi daitezke; lan horiek Bilboko 75 saltegitarako prestatu dituzte beren-beregi. Ekimen berritzaile honi esker, artea eta merkataritza harmonizatzen dira, gizarte-interes berean eta eremu fisiko berean: Bilbo hirian.