euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak diplomen banaketa ekitaldia ospatuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2015/01/21 Noiz arte: 2015/01/28, 18:00 - 18:48

Deskribapena

Asteazkenean, urtarrilak 21, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g, Leioa), UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak 2013-2014 ikasturteko tituludunei diplomak emateko ekitaldia ospatuko du.

Ekitaldian izango dira Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Miren Begoñe Urrutia Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Arturo Rodríguez UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa, Iñigo Ocariz Ekonomisten Euskal Elkargoaren presidentea, eta Alberto Abadie Harvard Unibertsitateko Harvard Kennedy Schooleko Politika Publikoko irakaslea eta promozio honetako aitabitxi izango dena.

Abadiek burututako ikerketak, ekonometriaren metodologiarentzat ekarpen handiak izan direnak, interesdun gaiak izan dute ardatz, hala nola, lan-ekonomia, politika publiko ezberdinek izandako emaitzen analisia eta gatazka armatuen eta indarkeriaren ondorio ekonomikoak. Ikerketa hauen emaitzak ekonomia eta ekonometriari buruzko ospe handiko aldizkari zientifikoetan argitaratuak izan dira.

Urtero ospatzen den ekitaldi honetan 2013-2014 ikasturtean lizentziatu diren 624 ikaslek duten gaitasuna aitortuko da. Iazko titulatuen kopurua honako hau da:

Lizentziaturako ikasleak:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza - BI: 287
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza - SS: 69
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza - VI: 20
  • Ekonomia: 49
  • Aktuariotza eta Finantza Zientziak: 18
  • Ikerketa eta Merkatu-teknikak: 13

Graduko ikasleak:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza: 106
  • Ekonomia: 34
  • Finantzak eta aseguruak: 4
  • Zerga Sistema eta Administrazio Publikoa: 7
  • Marketin: 17

Gradu eta lizentziaturako sari bereziak ere banatuko dira. Ekitaldian UPV/EHUko Koruak ere parte hartuko dut, eta Gaudeamus igitur abestuz emango dio bukaera saioari.