Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleen graduazioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/11/22, 12:30 - 00:00
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateak egingo du 2018-2019ko Gizarte Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetako 7. promozioko graduazio ekitaldia.
Guztira graduatu dira 419 lagun, 328 emakumezko eta 91 gizonezko: Gizarte Hezkuntzako Graduan, 98; Haur Hezkuntzakoan, 143; eta Lehen Hezkuntzakoan, 178.
Bestalde, promozioko sari bereziaren aintzatespena jasoko dute hurrengoek:
- Gizarte Hezkuntza: Sergio Aguilar Soto, Maider Aguilera López.
- Lehen Hezkuntza: Ane Uriarte Larrabeiti, Amane Mei Otaegi Pérez.
- Haur Hezkuntza: Miren Karmele Alonso Areitio, Haizea Ramos Tejada.
Ekitaldian zehar 2018-19 ikasturtean jubilatutako irakasleak eta Eskolan 30 urte daramatzaten langileak omenduko dira.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua
- Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Asier Romero, UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa
- Nélida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea
- Aitor Iglesias, UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Idazkari Akademikoa
Musika emanaldi batekin bukatuko da ekitaldia