euskaraespañol

Zika birusari buruzko hitzaldia Zientziatekan Miren Basarasekin

Noiz eta non

2016/04/12 2016/04/12, 19:00 - 21:00

Irudia

Deskribapena

Asteartean, apirilak 12, 19:00etan, Azkuna Zentroko Bastida aretoan (-2 solairua) (Arriquibar Plaza), Miren Basaras UPV/EHUko Mikrobiologiako irakasleak ‘Zika birusa: azkenaurreko mehatxua?' hitzaldia eta mahai-ingurua emango du.

Azken urteotan infekzio ezberdinak hedatu dira munduan barrena. Ebola, MERS, SARS edo hegaztien gripe ezberdinak, esaterako, haien ohiko esparru geografikotik atera dira beste lurralde batzuetara iritsiz. Azken hilabeteotan ahoz aho dabil gure inguruan ezezaguna zen birus baten izena: Zika. Zeintzuk dira bere ezaugarriak? Guretzako mehatxua al da? Nola globalizatzen ari dira gaixotasun hauek? Ekitaldia euskaraz egingo da.

Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.