-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
Espainiako Geologiako Dekanoen Konferentzia
Noiz eta non
2017/02/10 2017/02/10, 09:00 - 13:22
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
![Irudia](/documents/10136/3858697/campusa_conferencia5.jpg/1ef78276-6d63-4f6c-b752-d2bc4681f95a?t=1429177795000)
Deskribapena
Zientzia eta Teknologia Fakultateak (ZTF-FCT) antolatuko du aurten Espainiako Geologiako Dekanoen Konferentziaren (CEDG) urteroko bilera. Bizkaia Aretoan izango da datorren otsailaren 10ean.
Fakultateko dekano Esther Domínguezek emango dio hasiera lan-bilerari eta bai irakaskuntzarekin, bai mundu profesionalarekin loturiko aspektuak landuko dira bertan. Honako hauek dira landuko diren gaietako batzuk: ikastegi bakoitzean matrikulatutako eta egresatutako ikasle kopurua, Geologia zabaltzeko estrategiak, masterren eskaintza edo egresatuentzat interesgarria izan daitekeen informazioa, besteak beste, geologoen lanbidearen egoera.
Konferentzia horretan Geologia irakasten duten unibertsitateetako ordezkariak egongo dira: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Alacant, Bartzelona, UPV/EHU, Salamanca, Zaragoza eta Valentzia. Horiez guztiez gain, Geologoen Elkargo Ofiziala ere gonbidatua izan da.