G9 unibertsitate taldearen Nazioarteko Harremanen Batzorde Sektorialak partekatu egin ditu nazioarteko harremanen eremuko berrikuntzan izandako zenbait esperientzia atzo eta gaur Kantabriako Unibertsitatean izandako bileran.
-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
G9 unibertsitate taldea bere nazioarteko proiektuak berrikusteko bildu da
Kantabriako Unibertsitatean egin da G9 taldearen unibertsitate publikoetako nazioartekotze arduradunen topaketa
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2019/05/30
![Irudia](/documents/10136/12042339/20190529_SectorialRRII_G9_1500.jpg/8b5ac48f-e9ab-1bcc-6890-523d9065d4bd?t=1559228416000)
Gogoeta egin da G9 unibertsitate taldeak nazioarteko titulazio bikoitzen gainean izandako esperientziaz, baita KA107 proiektuetako parte hartzeaz ere. Batzordera bertaratuek joan den azaroan Kolonbiako Graduondokoen Azokan G9 taldeak izandako asistentziaz ere hausnartu dute, eta aurtengo deialdira joateko aukeraz ere jardun dira.
Bestalde, G9 taldearen eta atzerriko erakundeen arteko hitzarmenak birpasatu dira, eta joan den martxoan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako Ingelesezko Bakarrizketen IV. Lehiaketaren balantzea egin da. G9 taldearen “Garapenerako Lankidetzako Doktorego Tesiak” V. Sariko oinarriak ere berrikusi dira bileran.
G9 Unibertsitate Taldea
G9 unibertsitate taldea elkarte bat da, kasuan kasuko erkidego autonomoko unibertsitate publikoek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.