-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
Gotzone Barandika, Doktorego Eskoletako Zuzendarien Batzarreko presidente
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/11/29
![Doktorego Eskoletako Zuzendarien Konferentziako Batzorde Iraunkorra](/documents/10136/39782050/gotzone-barandika_web.jpg/79cb627c-e78c-b322-afbd-37f76835adbe?t=1669730010790)
Joan den urrian Bartzelonako Unibertsitatean Doktorego Eskoletako Zuzendarien X. Batzarra egin zen, eta bertan, besteak beste, batzorde iraunkorra aukeratu zen. Organo horren buru Gotzone Barandika Argoitia, Euskal Herriko Unibertsitateko Doktorego Eskolako zuzendaria, izango da datozen hiru urteetan.
Barandikarekin batera izango dira batzordean Ángeles Sirvent (Alacanteko Unibertsitatea), presidenteordea, Javier Salas (Alcalako Unibertsitatea), idazkaria, eta batzordekideak, Inmaculada Ponte (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa), Emma Motrico (Loiolako Unibertsitatea, Sevilla), Antonio Fernández Barbero (Almeriako Unibertsitatea) eta Fernando Sanz Gracia (Zaragozako Unibertsitatea).
Talde berriak honako gai hauek ditu, besteak beste, urte hauetarako agendan: doktoregoko ikasketa ofizialen araudiaren erreforma, ikasketa horien kalitatea eta doktorego eskolen egiaztapen instituzionala, horien nazioartekotzea, aldi horretako ikerketaren etika eta osotasuna, edo enpresekiko harremanak, transferitu daitezkeen eskumenei, jabetza industrialari eta emaitzen ustiapenari dagokienez.
Doktorego Eskoletako Zuzendarien Batzarra (DEZB) Alcaláko Unibertsitatean sortu zen 2013ko azaroan. Espainiako 70 unibertsitate publiko eta pribatutako doktorego eskoletako zuzendariek parte hartzen dute elkarte horretan, eta haren helburu nagusia doktorego ikasketen kalitatea etengabe hobetzea da.