euskaraespañol

Unibertsitateari eta Lanbide Heziketari buruzko Jardunaldia

Noiz eta non

2023/12/15, 09:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, abenduaren 15ean, 9:00etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko areto nagusian, Donostian, ‘Unibertsitate eta Lanbide Heziketa: elkarlanerako espazio berriak’ izeneko bigarren Jardunaldia egingo da. Jarduera UPV/EHUko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetzak eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzak antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesarekin.

“Lanbide-heziketaren eta unibertsitatearen arteko harremana arlo estrategikoa da, eta horretan lanean ari gara prestakuntza-ibilbideak diseinatzeko eta berrikuntza-proiektu bateratuak abian jartzeko. Topaketa honi esker, 2023an bi eremuetatik egin dugun lana sendotu ahal izango da. Gainera, datorren urtean aurrera egiten jarraitzeko ildoak ezartzen lagunduko digu” adierazi du Laura Vozmediano UPV/EHUko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak.

Euskal Herriko Unibertsitateak urratsak ematen ari da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitate Heziketaren arteko zubiak eraikitzeko Unibertsitatea-Enpresa 2022 Euskal Estrategiaren barruan. Helburu estrategiko horiei erantzuteko planteatzen den ekintzetako bat da unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko euskal lankidetza-esparrua definitzea unibertsitate-graduetan. Jardunaldi honek ildo horretan aurrera egiten jarraitu nahi du, bere garapenean funtsezko eragileen inplikazioaren bidez. Aurreko urteko lehen Jardunaldiaren ondoren, eragileen lantaldeak sortu dira eta 2023 urtean zehar landutakoaren emaitzak aurkeztuko dira bigarren edizio honetan.

Jardunaldiaren inaugurazioan izango dira:

  • Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea, Jorge Arévalo.
  • UPV/EHUko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea, Laura Vozmediano.

EGITARAUA

IZEN-EMATEA