euskaraespañol

Bittor Rodríguez irakaslea SEDYNeko presidente izendatu dute

Espainiako Dietetika eta Nutrizio Elkarteak bi arlo horietan aritzen diren profesionalak biltzen ditu

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/02

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko ikertzaile Bittor Rodríguez Espainiako Dietetika eta Nutrizio Elkarteko (SEDYN) presidente izendatu dute. Duela gutxi sortu da elkarte zientifiko hori, eta dietetikan eta giza elikaduran diharduten dietista-nutrizionistak biltzen ditu: Asturiaskoak, Kataluniakoak, Madrilgoak, Nafarroakoak, Euskadikoak eta Valentziakoak.

SEDYNek helburu hauexek ditu: nutrizioaren eta dietetikaren arlo zientifikoa estatuan eta nazioartean sustatzea, kalitate oneko prestakuntza jarraitua bultzatzea, dietista-nutrizionista diziplina askoko taldeetan integratzea, eta antzeko esparruetako zientzia erakunde edo zentroekin lan egitea, lankidetzak ezarri eta finkatzeko.

Dietista-nutrizionista sustatzaileek zientzia ibilbide luzea eta nabarmena dute estatuan zein nazioartean, eta eskarmentu handia nutrizioaren eta dietetikaren hainbat arlotan: prestakuntzan, ikerkuntzan, klinikan, lehengoratze kolektiboan, osasun publikoan eta industrian. Aniztasun eta esperientzia profesional horri esker, zientzia elkarte horrekin lortu nahi den bikaintasuna bermatzen da. Gainera, Andaluziako, Kataluniako eta Madrilgo profesionalen elkargoen babesa du, bai eta diziplina askotako erakundeena ere.