euskaraespañol

‘Corpus’ erakusketari bisita gidatu bat egingo diote

Noiz eta non

2018/03/20, 12:00 - 00:00

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Asteartea, martxoaren 20ean, 12:00tik 13:00tara, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, Sara Morante literatura ilustratzaileak eginiko ‘Corpus’ obrari bisita gidatu bat egingo diote. Jarraian Sara Morante (egilea) eta Luisa Etxenike (idazlea) bertaratukoekin mintzatuko dira ‘emakumeak, artea eta literatura’ hizpide.

Parte hartzea irekia da.

‘Corpus’ obran, Sara Morantek literatura ilustrazioan 2011tik (debutetik) orain arte egindako lanak biltzen dira. Erakusketan bere iruditeria pertsonala ondoen definitzen duten obrak eta argitalpenetan nabarmenenak izan direnak jasotzen dira: marrazki pertsonaletatik hasi eta liburu ilustratuetarako edo liburu azaletarako ilustrazioetara arte. Beti izan du presente giza irudia, eta emakumeak garrantzi berezia du protagonista gisa bere marrazki eta ilustrazioetan: begirada hieratiko eta sarkorra duten emakumeak sutan, kaioletan edo arantza koroetan harrapatuta, geziak kendu baino lehenagoko San Sebastianak, eta tragedia mespretxuz edo ikaraz begiratzen duten emakume heroiak. Haren obran, ohiko baliabideak dira anatomia femeninoa eta sexualitatea, ezkutatzen dituzten maskarak, eta barne indar handia duten emakumeak. Halaber, leku berezi bat dago idazle hauen erretratuentzat: Virginia Woolf, Santa Teresa de Jesús eta Carson McCullers besteak beste.

Erakusketa Gipuzkoako ehukultura programaren barruan antolatu da, eta martxoaren 1etik 22ra egongo da publikoarentzat zabalik UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian. Sarrera irekia da.