euskaraespañol

Jardunaldia: ‘Trantsizioan galduak. Pop musika eta energia-inguru berria’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/12/12, 10:30

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Kafe Antzokia

Done Bikendi Kalea, 2.

Kafe Antzokiak ‘Trantsizioan galduak’ jardunaldia  hartuko du abenduaren 12an. Ekimenak bi saio izango ditu, lehenengoa, goizean, 10:30etatik 13:30etara, ‘Musikaren industria, trantsizioan’; eta, bigarrena, 16:00etatik 19:00etara, ‘Musikaren ahalmenak trantsizioa bultzatuz’.

Egitaraua

          1. Saioa. 10:30etatik 13:30etara. ‘Musika industria trantsizioan’

-Hitzaldia: ‘Musikarien bizimodua, pandemia eta industria’. Gaizka Insunza, Audience taldeko kidearen eta UPV/EHUko Ekonomia irakaslearen eskutik

-Hitzaldia: ‘Musika eskubideak eta inteligentzia artifiziala’. Ainara Legardon, musikaria eta abokatua

-Hitzaldia: ‘Makrofestibalak. Musikaren zulo beltza’. Nando Cruz, musika kazetaria

          2. Saioa. 16:00etatik 19:00etara. ‘Musikaren ahalmenak trantsizioa bultzatuz’

-DJ Reimiy nafarraren musika sesioa partaidetza zabalarekin, gonbidatuek musika ere ekarriko dute eta musika eta ekologia uztartzen duten kanta eraginkorrak aukeratuko dituzte, edo eurek nahi dutena. Gonbidatuak: Irati (Zazkel), Estitxu, Kattalin (JMartina), Josu Zabala...

-FILA O- Artistak, musikariak eta musikako profesionalak. Trantsizio Ekosozialerako musika eta ahozko ekarpenak. Musikaren gaitasun sinbolikoei buruzko eztabaida, trantsizio ekosoziala laguntzeko eta kokatzeko.

-Kontzertua: 20:00. Ibon RG eta Enrique Hurtado.

Doako sarrera.


Honen harira