euskaraespañol

Eguneko irudia

Unibertsitate Orientaziorako Azoka UPV/EHUko Arabako Campusean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/01/25 Noiz arte: 2015/01/28, 09:00 - 13:46

Kokapena

Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Larunbata, urtarrilaren 25ean, 09:00etatik 14:00era, UPV/EHUren Arabako campuseko Farmazia Fakultatean (Unibertsitatearen ibilbidea, 7. Vitoria/Gasteiz), UPV/EHUk Unibertsitate Orientaziorako Azoka egingo du. Funtsean unibertsitate-aurreko ikasleentzat, haien gurasoentzat eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat prestatzen bada ere, azoka edozein pertsonak bisita dezake; azokaren helburu nagusia unibertsitatera sartu aurreko ikasleen zalantzak argitzea eta unibertsitateko ikasketak hautatzen laguntzea izanik. Azoka horretan, UPV/EHUko ikastegi guztietako irakasleek UPV/EHUk eskainiko dituen gradu guztien gainean informazio zehatza emango diete ikasleei, bai modu pertsonalizatuan, bai eta ikastegiek emango dituzten informazio-saio kolektiboen bidez ere; halaber, unibertsitateko zenbait zerbitzutako langileek informazioa emango diete ikasleei unibertsitatera sartzeko bideen, mugikortasun-programen, graduondokoen, tasa nahiz beken, unibertsitateko ostatu nahiz garraioaren, kirol-jardueren, unibertsitate-orientazioaren eta abarren gainean ere. Zehazkiago, 10.30etan, Farmazia Fakultateko 1.4 ikasgelan, unibertsitatera sartzearen inguruko informazio-saioa izango da.

Unibertsitate orientaziorako azoka hauek, UPV/EHUk urterik urtera sarbiderako programaren barruan burutu ohi dituen jardueren barruan kokatu behar dira, unibertsitate aurreko ikasle guzti-guztiek ikasketa aukeratu baino lehen informaziorik zabalena izan dezaten. Honako hau programaren bigarren fasea da, azaroan zehar, bigarren hezkuntzako ikastetxeetako eta goi-mailako prestakuntza-zikloetako orientatzaileekin hainbat topaketa eginik hasi zenarena.  Programari amaiera emateko, Ate Irekien Jardunaldiak egingo dira, martxoan, eta horietan parte hartzeko, bigarren hezkuntzako eta lanbide-heziketako beren ikastetxeetan eman beharko dute izena ikasleek.