euskaraespañol

Unibertsitatera sartzeko probak egin zituztenen % 98k gainditu ditu

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/12

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu diren 9.396 ikasletatik 9.203k gainditu dute fase orokorra, hortaz, ikasleen % 97,96k aprobatu du. Proba hauek bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.

Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago. Datuak bigarren zuzenketaren eta erreklamazioen ebazpenaren aurretikoak dira.

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBEN FASE OROKORRAREN EMAITZAK (2014ko EKAINA)

 
AURKEZTUAK
9.396

GAINDITUAK
9.203

EHUNEKOA
97,96

CAMPUSKA

ARABA

1.285

1.269

98,80

BIZKAIA

4.524

4.377

96,80

GIPUZKOA

3.587

3.557

99,20


HIZKUNTZA

EUSKARA

6.211

6.198

99,80

GAZTELANIA

3.125

3.005

96,20

Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie gaur, hilaren 12an, eta UPV/EHUren web gunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.es) ere ikusi ahal dira.

Bigarren zuzenketa eskatzeko epea ekainaren 13tik 17ra da, eta emaitzak ekainaren 19an ezagutuko dira. Erreklamazioen prozesua ekainaren 28an bukatuko da.

Bestalde, hautaproben ezohiko deialdia uztailaren 2, 3 eta 4an izango da. Deialdi ohikoan gainditu ez dutelako edo kalifikazioa hobetu nahi dutelako deialdi ezohikora aurkeztu nahi dutenek berriro matrikulatu behar dute.