euskaraespañol

Autoeskola bat ireki da UPV/EHUko Bizkaiko Campusean

Centro de Formación de Conductores Dakar, S.L 10:00etatik 18:00ak arte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/01

Irudia

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio Eremuan autoeskola bat ireki da gaur, irailak 1. Unibertsitate zerbitzu hau UPV/EHUren (lizitatzailea) eta Centro de Formación de Conductores Dakar, S.L elkartearen arteko apustu berritzaile bat da, unibertsitate-komunitate osoari campusean eskainitako zerbitzuak hobetzeko asmoa duena.

Autoeskola Gizarte Arloen eraikinean (beheko aldean) egongo da kokatua, vía Apia kalean. Langileek zein ikasleek hamaika ikastaro egin ahalko dute campusean, astelehenetik ostiralera bitartean, 10:00etatik 18:00etarako ordutegi etenik gabean, hain zuzen. Autoeskolan, besteak beste,  interneten bitartez, test bidezko ariketak egin ahal izango dira, baita gidatze simulagailuak erabili ere. Gainera, ordutegi zabaltasuna egongo da gidatzeko baimen desberdinak ateratzeko klase praktikoak jasotzeko.  Establezimenduaren irekierak lanpostu berri bat sortuko du.

Lokala egokitzeko eta zerbitzua kudeatzeko kontratua iragan urrian esleitu zuen UPV/EHUk, lehiaketa publiko bidez eta 4urterako. Centro de Formación de Conductores Dakar, S.L elkarteak jaso zuen esleipena.

Autoeskolaren irekierarekin, egunero bertaratzen diren 15.000 pertsonei eskainitako zerbitzu-zorroa handitu egingo da, iragan otsailean ireki zen supermerkatuaren ostean eta jadanik zituen kafetegiei, liburu- eta paper-dendei, hizkuntza-akademiari eta kiroldegiari gehituz. Guzti horrekin Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio Eremuak campus dinamiko, atsegin eta erakargarriago bat lortu nahi da.