euskaraespañol

Hitzaldia Hitzaldia

Francisek, Doctor Deseoko abeslariak, Politika Zientziaren kurtsoa irekiko du 'Deseo (Y) Libertad' mintzaldiarekin

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/15 Noiz arte: 2014/11/27, 11:30 - 15:37

Kokapena

Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Hauxe da 'Polis' hitzaldi-sortaren lehenengo berbaldia, hainbat arlotako pertsonek bere kezka politikoez hitz egiteko aukera emango duena.

Asteazkenean, urriak 15, 11:30ean, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriumean, (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Doctor Deseo taldeko abeslari Francis Diezek Politika Zientziaren ikasturtea irekiko duen hitzaldia emango du. Ekitaldia Politika eta Administrazio Zientzia Sailak antolatu du.

Sarrera irekia eta doanik izango da.

Bilbon 80ko hamarkadan jaio zen Doctor Deseo banda. Bere sortzaile Francis Diezek 'Deseo (y) Libertad'  hitzaldia eskainiko du. Musika taldearen ahotsak, bere abestietan bezala, pertsonen kezka batzuez hitz egingo du: maitasunaz, sexualitateaz, immigrazioaz eta hiriko bizitzaz. Mintzaldi hori 'Polis' izenpeko hitzaldi-sortaren lehenengoa izango da, non politikara modu zehatzean, erakargarrian, atseginean eta hurkoan gerturatu nahi diren kezka horiek. Horretarako, musika-, bertsolaritza-, literatura- eta zientzia-arloko hainbat pertsona gonbidatuko dituzte haien diziplinetatik politikaz gogoeta egiteko, elkarrizketa irekia lortzeko eta Politika Zientzia gaia ikuspuntu positibotik eraberritzeko.