euskaraespañol

Ekitaldi ugari UPV/EHUko hiru campusetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Noiz eta non

Noiztik: 2014/12/02 Noiz arte: 2014/12/03, 00:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

  • Abenduaren 2an eta 3an zehar, bertsoak, errezitaldiak, hitzaldiak, lehiaketak, proiekzioak, bazkari herrikoiak, monologoak, erakusketak, musika, dantzak eta abar egingo dira
  • "Gure Sor Lekua", euskarazko lehen filma, Bizkaia Aretoan proiektatuko da, bere soinu-bandaren musikariekin zuzenean
  • Euskararen arloko errektoreordeak agiri ofiziala irakurriko du

Urtero bezala, aurten ere, hainbat ekitaldi antolatu ditu UPV/EHUk abenduaren 3an, asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bi egunetan zehar, asteartean eta asteazkenean, jai giroa izango da nagusi unibertsitateko hiru Campusetan: bertsoak, errezitaldiak, hitzaldiak, lehiaketak, proiekzioak, bazkari herrikoiak, monologoak, erakusketak, musika, dantzak…

Egitarau zabalaren baitan, nabarmentzekoa da, asteazkenean, abenduak 3, 19:30etan, Bizkaia Aretoan, euskarazko lehen filma den "Gure Sor Lekua" proiektatuko dela, bere soinu-bandaren musikariekin zuzenean.

ARABAKO CAMPUSA:

Abenduak 3

EHUskARABANdaren programazioa:

  • ALEA Arabako astekariaren 0 alearen banaketa masiboa.
  • 09:30-14:00 Bideo maratoia.
  • 10:00-10:30 Euskararen arloko errektoreordearen agiria.
  • 10:30-12:30 Ika-mizka saioa streaming bidez jarraitzeko aukera.
  • 12:30-14:00 Bertso saio didaktikoa.
  • 14:00-16:00 Bazkari popularra.
  • 16:30-17:30 Bideo maratoia: filmeen emanaldia eta sari banaketa.
  • 18:00-19:00 Euskal monologoak.
  • 19:00-20:30 Kontzertua: Espaloian.

CAMPUS DE BIZKAIA:

Abenduak 2

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEKO PARANINFOAN:
  • 11:30etan: Jon Zarate, UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordearen agiria.
  • 12:00etan: "Bi arreba" ekitaldia, Andoni Egaña bertsotan eta Xabier Lizaso pianoan.
  • Ondoren, Jon Kortazar irakaslearen eta bere ikasleen parte-hartzea Harkaitz Canoren nokturnoak errezitatzen.

Abenduak 3

"Kalapitxixatu hadi!" lelopean antolatutako ekitaldiak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleen partaidetzarekin.

  • Goiz osoan: Musika eta animazioa Campusean zehar.
  • Egun osoan: "Bost baietz" lehiaketa eta ginkana Campusean zehar.
GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA:

Egun osoan eta toki ezberdinetan, Fakultateko ikasleek sortu duten "Euskomorfosia" bideo musikalaren emanaldia. (Hauxe da bideoa: youtu.be/2LuPuQlT3gQ)

  • 13:15: Flashmoba eta mosaikoa Mikel Laboa plazan.
  • 16:00: Bakarrizketak Fakultateko eskailera zurietan: Galder Perez, Esther Uria eta Oihan Vega.
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEKO PARANINFOA:
  • 12:00etan: "Fusioaren bidezko energia. ITER proiektua". Fernando Plazaolaren hitzaldia. Mahai-ingurua ikertzaile euskaldunekin.
LEIOAKO OSTALARITZA ESKOLA:
  • 13:00etan: Euskal-bazkaria Leioako ostalaritza eskolan musikaz alaituta.
  • 14:00etan: Euskarazko leloaren lehiaketaren sari-banaketa.
BIZKAIA ARETOA:
  • 19:30etan: "Gure Sor Lekua" filma soinu-bandaren musikariekin zuzenean.
MEATZEEN ETA HERRI LANEN ITUE:
  • 18:00etan - Hitzaldia: "Gaur egungo anabasa energetikoari alternatiba".

GIPUZKOAKO CAMPUSA:

Abenduak 3

DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.:
  • Photocall espazioa: Euskararekin lotutako irudikapen onenak sarituak izango dira.
  • 10:30-12:30. IKA-MIZKA SAIOA: Streaming bidez zabalduko da.
  • Euskal pelikulen proiekzio desberdinak etengabe goizean zehar.
  • Bertso, musika eta dantza saioa Jon Maia lagunduta.
FILOSOFIA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA:
  • 12.00 - Carlos Santamaría Zentroko Dozentzia gelan
  • HITZALDIA: "Mozorrotzea ez da disfrazatzea: inauteriak, eske errondak, aurpegi baltzituak, arketipoak, joaldunak eta neguko festetako beste kalentura batzuk".
    • Hizlaria: Oier Araolaza.
DONOSTIAKO UNIBERTSITATE ESKOLA POLITEKNIKOA:
  • "Txoriak" eta Aldiri aldizkariaren erakusketa.
  • Aldiri aldizkariaren inguruko hitzaldia.
  • Aitormena.
ARKITEKTURAKO GOI ESKOLA TEKNIKOA:
  • 12:30 - Miguel Garai arkitekto eta irakasle ohiaren obraren erakusketa antologikoaren inaugurazioa eta bere liburuaren aurkezpena "Luis Peña Ganchegui" aretoan.
  • 12:45 - Miguel Garai arkitektoaren hitzaldia.
CARLOS SANTAMARIA ZENTROKO LIBURUTEGIA:
  • Erakusketa bibliografikoak (Abenduaren 30era arte).
  • Mariasun Landa. Ipuinak & itzulpenak.
  • Euskarari ekarriak. Munduko literaturak euskaraz.
EIBARKO INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKOKO U.E.:
  • 10:45-11:15 Kalejira eta euskal musika.
  • 11:15-11:25 Bertsolariak.
  • 11:25-11:45 Euskal dantzak eta soinujoleak.
  • 12:00-12:30 Euskararen arloko errektoreordearen agiria.

Horretaz guztiaz gozatzeko, pintxo eta edari banaketa.