euskaraespañol

UPV/EHUk 2015/2016 ikasturtearen irekiera ekitaldia ospatu du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/10

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian ospatu da 2015/2016 akademi ikasturtea irekitzeko ekitaldi solemnea. Programa 2014/2015 akademi ikasturteko oroitidazkiaren laburpen bat irakurrita abiatu da, José Luis Martín UPV/EHUko idazkari nagusiaren eskutik. Geroago, Mertxe de Renobales Biokimika eta Biologia Molekularreko katedradunak inaugurazio ikasgaia eskaini du, ‘Transgenikorik… zergatik ez?' izenarekin.

Ekitaldia amaitzeko, Iñaki Goirizelaia Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak eta Iñigo Urkullu Euskal Gobernuko lehendakariak hartu dute hitza, hurrenez hurren. Hitzaldian, errektoreak nabarmendu du akademi ikasturte honetan zehar graduko ikasketen plan estrategikoa diseinatuko dela "gure unibertsitatearen akademi eskaintzak euskal gizartearen premiak asebeteko baditu eta asebete, gainera, ikasleei eragindako kostua gehitu gabe. Zuhur jokatu behar dugu, baina, aldi berean, erabakitasunez eta ideiak argi izanik: honetara, lortutako emaitza balioztatuko dituzu eta, ondoren, Graduko Ikasketen Plan Estrategikoa diseinatuko ditugu, geure irizpideekin eta tartean diren eragile guztien lankidetzaz".

Ikasturtea irekitzeko ekitaldira etorri dira, besteak beste, Bakartxo Tejeria euskal parlamentuko presidentea, Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturarako sailburua, Gorka Urtaran Vitoria/Gasteizko alkatea, Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea, Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, José María Guibert Deustuko eta Bixente Atxa Mondragon unibertsitateetako errektoreak eta unibertsitateko komunitatearen hainbat ordezkari eta politika, gizarte eta kulturaren munduko kide.