euskaraespañol

Jarduerak Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/27

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak jarduera ugari antolatu du Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Asteazkenean, martxoak 7, 10.00etan hasita, Letren Fakultateko areto nagusian, ekitaldi instituzionala egingo da Letren Fakultateko dekanotza taldeak eta berdintasun batzordeak antolatuta, ‘Giza zientziak: generoen berdintasuna eraikiz’ lemarekin, eta bertan buru izango da Nekane Balluerka Lasa UPV/EHUko errektorea.

Saioaren barruan, Francisca de Aculodi saria emango zaio generoaren perspektiba hobekien integratu duen gradu amaierako lanari, Maria Goyri saria master amaierako lanen artean eta Micaela Portilla saria feminismo edo generoari buruzko gaien inguruko doktorego tesi onenari. Programa osatzeko, hitzaldiak, musika eta poesia errezitala egongo da. Honez gain, bi erakusketa egongo dira ikusgai egun osoan zehar fakultateko atarian.

 

Letren Fakultatea

 

10:00 Inaugurazio ekitaldia.

- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea.

- Idoia Fernández, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea.

- Iñaki Bazán, Letren Fakultateko dekanoa.

- Leire Imaz, Berdintasunerako zuzendaria.

- Iñaki Moro, Letren Fakultateko idazkari akademikoa.

 

10:15 Hitzaldia

Emakumeen irudia Arkeologia eta Historia museoetan.

Ángeles Querol (Madrilgo Konplutentse Unibertsitateko Historia eta Geografia Fakultateko Historiaurreko katedraduna).

 

11:00 Sarien banaketa

Francisca de Aculodi Saria: Gradu Amaierako Lana.

María Goyri saria: Master Amaierako Lana.

Micaela Portilla saria: Doktorego Tesia.

 

11:30 Musika eta poesia errezitaldia

Hari laukotea: Agustí Coma Alabert (I. biolina); Caterina Coma Casellas (II. biolina); Ainhoa Marauri Oliván (biola) eta Igor Egidon Fuentes (biolontxeloa).

Errepertorioa:

- Lasciatemi qui solo (Madrigala) (4’18”), Francesca Caccini (1587-1641). Sofía Martínez Ramírezen (2017) transkripzioa.
- Laukotea Mi b maiorrean (4'22"), Fanny Hensel-Mendelssohn (1805-1847). Adagio ma non troppo (I. mugimendua).
- Berterretchen Kanthoria (2’). XV. mendeko herri kanta. Marian Gutiérrez Urbanetaren (2018) moldaketa. Estreinaldi absolutua.

 

Poemen errezitaldia

- Aitor Iribarren, Sor Juan Inés de la Cruz-en ‘Redondillas’ poema.
- Leire Zumeta, Amaia Lasaren ‘Jaungoiko guztiak’.
- Ines Agirreazkuenaga, Virginia Woolf-en ‘A room of one’s own’ poema zatia.
- Janina Elena Bilan, Medea Iancu-ren ‘Delacroix este tabu: suita romineasca’ (errumanieraz).
- Olga Svetkina, Alia Kadirova-ren ‘Feminista naiz’ poema (errusieraz).
- Yolanda Castaño, de Yolanda Castañoren ‘Historia da transformación’ poema.

 

12:00 Atsedena

 

12:30 Hitzaldia

Emakumeen egoera Latinoamerikan

Marisa Belausteguigoitia (Mexikoko Unibertsitate Autonomoa).

Moderatzailea: Leire Imaz (UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria).

 

13:30 Luncha

 

Egun osoan bi erakusketa egongo dira ikusgai Letren Fakultateko atarian:

- Hiria, irudia ete generoa / Ciudad, imagen y género
- Historiako artista bikainak / Grandes artistas de la Historia

Artearen Historiako eta Itzulpengintza eta Interpretazioko graduetako irakasleek eta ikasleek antolatu dituzte bi erakusketak.

 

UPV/EHUk antolatutako gainerako jarduerak

IV Martxa Lila

Asteartean, martxoaren 6an, IV Martxa Lila egingo da Leioan, oraingo honetan Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak antolatuta.

Aurreko urteetan bezala, Mikel Laboa Plazatik irtengo da 12:00etan eta 3 kilometrotako ibilbidea egingo da, ibiliz, korrika zein dantzaz. Zuk erabaki. Ikusgarriago izateko, zatoz morez jantzita.

Izen emateko, igorri mezu bat martxalila.ehu@gmail.com helbidera.

Informazio gehiago webgunean.

 

Informazio eta jarduera gehiago: www.ehu.eus/eu/web/berdintasuna-direccionparalaigualdad/martxoak-8/-/asset_publisher/h4zI/content/2018-martxoak-8