euskaraespañol

Antonio Beristain VIII. Sariaren banaketa ekitaldia

Noiz eta non

2018/11/22, 19:30 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Adriana García González Rey Juan Carlos Unibertsitateko Kriminologia graduko ikasleak ‘Antonio Beristain’ Ikerketa Biktimologikoko VIII. Saria jasoko du, honako izenburua daraman lanarengatik: ‘La próxima generación del Estado Islámico: la victimización de niñas y niños utilizados por una organización terrorista’. Saria Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen dute eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berriaren irekiera-ekitaldiaren esparruan banatuko da.

Adriana García González-ek azaldu duenez “lan hau Estatu Islamista (EI) erakunde terroristak haurrak erabiltzearen inguruan egun gertatzen ari den arazo ezezagunera hurbiltzen saiatzen da eta, aldi berean, bertan esku hartzeko eta hura aurreikusteko metodo gomendagarriak eskaintzen ditu. Erakunde terroristaren historiaren azalpen labur bat egiten da, euren ekintzekin bilatzen dituzten helburuak —horien artean, haur soldaduak— ulertzeko moduan irudikatuta. Talde terroristan haurren parte hartzea bultzatzen duten metodoetan zentralizatzen da edukia; gainera, arazoaren ondorioz biktimatzat jotzen diren kolektiboak deskribatzen dira. Emakumeen inguruan aipamen berezia egiten da, tratu diferentea jasotzen dutelako eta erakundearen barruan beste eginkizun batzuk dituztelako. Horregatik, neskatxei buruz bakarrik hitz egiteko atal bat  osatu da, jasaten duten ezkutuko egoera azpimarratzen saiatzeko. EIan sartu ondoren, adingabeek bizitzen duten prozesuaren hurrengo urratsa prestakuntza eta doktrinamendua deitutakoa jasotzea izango da. Doktrinamendu hori hainbat teknikaz osatuta dago, eta hauek entrenamenduaren —ikasketaren fase saihetsezina— ezinbesteko atalak izango dira. Era berean, heziketa metodoan ere eragina duten familia eta hezkuntza bezalako kanpoko faktoreak interpretatu behar dira.  Gainera, egoera hori prebenitzeko eta ezabatzeko egokitzat jotzen diren neurriak finkatzen dira eta, aztertutako egoeraren larritasuna ikusita, haiek gauzatzea bultzatzen da. Amaitzeko, ikerketatik ateratako ondorioak zehaztu dira, lortutako emaitzak eta EIak adingabeak biktimizatzearen inguruan aztertu nahi izan den helburu nagusia argituz”.