euskaraespañol

Informatika Fakultateko graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2018/10/26, 18:30 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

UPV/EHUko Informatika Fakultateko Informatika Ingeniaritzako graduko VI. promozioko eta Informatikan Ingeniaria Masterreko II. promozioko 89 ikasleei diplomak emateko ekitaldia egingo da.

Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Alexander Mendiburu Informatika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira.

Bestalde, Isabel Busto, ikastegiko ikasle ohiak eta i68 taldearen zuzendari nagusiak hitzaldia eskainiko du.

Ekitaldian ikasleen familiakoak izango dira, eta bertan bi espediente onenei diplomak emango zaizkie: Informatika Ingeniaritzako Graduan Iker Otxoa de la Torre eta Informatikan Ingeniaria Masterrean, Urko Sánchez Ortiz

Amaieran, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren ikasleen Jazz taldeak emanaldia eskainiko du.

*Ekitaldia zuzenean https://ehutb.ehu.eus/1katea orrialdean jarraitu ahal izango da.

EGITARAUA

  • Ekitaldiaren aurkezpena: Jesús Mª Pérez, ikastegiko idazkaria.
  • Fakultateko dekanoa den Alexander Mendibururen hitzak.
  • Ikastegiko ikasle ohia eta i68 taldearen zuzendari nagusia den Isabel Bustoren hitzaldia.
  • Musikeneko Jazz taldea.
  • 17/18 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasleei diplomak banatzea.
  • Espediente onenak lortu dituzten ikasleentzako aipamenak.
  • Campuseko errektoreordea den Agustín Erkiziaren hitzak.
  • Musikene Jazz taldea.
  • Mokadua.