euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko hiru proiektu saritu dituzte Araba Ekinean 2018 lehiaketan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/03

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ekintzaileen hiru proiektu izan dira sarituak ekintzaileen ideien ‘Zure ideiak balio du’ lehiaketaren XIV. edizioan, Araba Ekinean XV. Lehiaketaren esparruan, Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak eta BIC Arabak deitutakoan. Edizio honetan saritutako proiektuak hauek izan dira: Lagundu ID, Etermal eta Dryfing.

Lagundu ID biosentsoreak izan da proiektu sariduna Berrikuntza eta Teknologia kategorian. Ideia hori, Edilberto Ojedak, Fernando Benitok, Francisco Jesús Aloak, María Lourdes Basabek, Aitor Iriondok eta Unai Pagaldayk aurkeztua, gailu adimendunen garapenean datza, biosentsoreak eta sistema mikrofluidikoak integratzen dituena gorputzaren egoera fisikoa denbora errealean aztertzeko.

Aukera kategorian, Idoia Garaizabalen Etermal proiektua izan da sariduna, Kuartangoko (Araba) iturburu zaharreko ur mineral/sendagarriekin base termala duten produktuak garatzen dituena. Azkenik, publikoaren saria Dryfing-entzat izan da; Naia Espinosaren ideia, neoprenoak lehortzeko sistema batean datzana.

Aurrena aipatutako biak sarituak izan ziren lehen ere UPV/EHUren Arabako Campuseko INIZIA uniekintzaile sarien 6. edizioan: INIZIA Arabacampus programaren barruan sartzen den deialdi bat da, unibertsitateko komunitatearen artean ekintzailetza kultura sustatzeko hainbat jarduera biltzen dituena, eta BIC Arabarekin lankidetzan garatua.