euskaraespañol

Gipuzkoako Campusak ikasteko ikasgelak irekiko ditu azterketen aldian

Noiz eta non

Noiztik: 2022/12/17 Noiz arte: 2023/01/15, 09:00 - 21:00

Kokapena

Elbira Zipitria Zentroa
Paseo Ondarreta -Ondarreta pasalekua 18. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean, Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18. Donostia) ikasteko gelak irekiko dira, 9:00etatik 21:00etara.

*Ikasgelak UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko ikasleek bakarrik erabili ahal izango dituzte.

Irekiera-datak:

-Asteburuak eta jaiegunak:

• 2022ko abenduak 17-18

• 2023ko urtarrilak 6

• 2023ko urtarrilak 7-8

• 2023ko urtarrilak 14-15

-Astegunak:

• 2023ko urtarrilak 2, 3, 4 eta 5

Ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez. UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara.

Ikasteko geletan lekua aldez aurretik erreserbatzeko jarraibideak

Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelak erabiltzeko arauak.