euskaraespañol

‘The Gregorian Chant Choir of Spain’ kontzertuan

Noiz eta non

2018/04/18, 19:15 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, apirilaren 18an, 19:15etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian kontzertu bat programatu da ‘The Gregorian Chant Choir of Spain’ gregoriar kanturako koruak emango duena Ismael Fernández de la Cuestak zuzenduta, UPV/EHUren Arabako campuseko Esperientzia Gelek eta ACAEXA-AEIKE Arabako Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohien elkarteak antolatuta.

Ismael Fernández de la Cuesta, koruaren fundatzaile eta zuzendaria, musikologo, ikertzaile eta interpretea da, bai eta Siloseko Santo Domingo monasterioko antiguo prior ohia ere. Interprete gisa, sari eta aitortza ugari jasoa da nazioartean. Aldi berean, musikaren ikertzaile moduan ia hogei liburu argitaratu ditu, ehun bat artikulurekin batera. Musikologiaren Espainiako Sozietateko presidentea izan da, San Fernandoko Arte Ederren errege akademiako kide hautetsia eta Madrileko Musikaren Goi Kontserbatoriako katedraduna.

Kontzertua irekia izango da edozein entzulerentzat.