Kongresua: Unibertsitatea eta ekintzailetasun kooperatiboa
Noiz eta non
Noiztik: 2018/12/13 Noiz arte: 2018/12/14, 00:00 - 00:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Abenduaren 13an eta 14an, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitate arteko IV. Kongresu Kooperatiboa ospatuko da. Aurten topaketaren ardatz nagusia honakoa izango da: ‘Unibertsitatea eta Ekintzailetasun kooperatiboa’. Jarduera UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak antolatu du, Deusto eta Mondragon Unibertsitateekin elkarlanean.
Kongresuaren irekiera-ekitaldia abenduaren 13an, 09:15etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko areto nagusian, Donostian, izango da.
Topaketaren irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:
- Txelo Ruiz, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea
- Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozialeko zuzendaria
- Belén Balerdi, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua
- Aitor Bengoetxea , GEZKI-ko zuzendaria
- Marta Enciso, Deustoko Unibertsitatea
- Ainara Udaondo, Mondragón Unibertsitatea
Kongresua doakoa den arren, izena ematea ezinbestekoa da, plaza mugatuak baitira. Izen-emate orria