euskaraespañol

Workshop ‘The origins of thought: early cognitive abilities'

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/07 Noiz arte: 2015/05/06, 10:00 - 09:20

Irudia

Deskribapena

Maiatzaren 7an eta 8an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, ‘The origins of thought: early cognitive abilities' izeneko workshop-a egingo da, Emma Borg (Philosophy, University of Reading), Luca Bonatti (Psychology, ICREA/ University Pompeu Fabra), Eric Margolis (Philosophy, UBC Vancouver) edo Claudia Uller (Psychology, Kingston University) bezalako espezialistak arituko direlarik.

Workshop hau eztabaida klasiko baten baitan burutuko da, alegia, garen honetatik zenbat zor diogun biologiari eta zenbat ikaskuntzari. Gaia diziplina arteko perspektibatik helduko zaio (filosofia eta psikologia) eta aztertu egingo da ume txikien gaitasun kognitibo ezberdinen agerpena, hala nola inferentziak kategorizatu eta egitea objektu zehatz batek izan ditzakeen propietateen inguruan (gaitasun kontzeptualak), arrazonamendu logikoak, gainontzekoen portaera deskribatu eta zertatik datorren zehaztea.

Era berean, mintzaerak gizakien pentsamendu tipikoan duen eginkizuna eztabaidatuko da, berori izanik workshop-a antolatzen duen taldeak aztertzen dituen gai nagusietako bat, 'Hizkuntza eta pentsamendua: alderdi pragmatikoak eta kontzeptualak' izeneko proiektuaren barruan, Ekonomia eta Lehiakortasunerako ministerioak finantzaturik.

Workshop-ari buruzko informazio osoa https://theoriginsofthought.wordpress.com/ estekan aurkitu ahal da.