euskaraespañol

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak 2014/15eko diploma banaketa egingo du

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/27 Noiz arte: 2015/11/24, 12:00 - 11:24

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 27, 12:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Leioa)  Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2014/15 promozioaren gradua emateko ekitaldia egingo da. Azken ikasturte horretan, guztira 372 lagun bukatu zituzten Gizarte Hezkuntza (83), Haur Hezkuntza (128) eta Lehen Hezkuntza (161) ikasketak.

Ekitaldian, hauek hartuko dute parte:

  • Jon Zárate, UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordea
  • Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria
  • Gurutze Ezkurdia, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria

Ekitaldian, erretiroa hartu duen Eskolako irakasleei eta Unibertsitatean 30 urte egin dituztenei omenaldia egingo diete. Jarraian, diploma banaketa egin aurretik, espediente akademiko onenei aintzatespena egingo zaie:

  • Maria San Martin Frutos Haur Hezkuntzako Gradua
  • Ziortza Setien Barreras Haur Hezkuntzako Gradua
  • Patricia Gamez Fernandez Lehen Hezkuntza Gradua
  • Silvia Francisco Llorente Lehen Hezkuntza Gradua
  • Colette Francoise Hugo Fuenzalida Gizarte Hezkuntzako Gradua
  • Maider Ibargurengoitia Alberdi Gizarte Hezkuntzako Gradua

Voccalisse koruak emango dio amaiera ekitaldiari.