euskaraespañol

‘Loreak' filmaren proiekzioa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/16 Noiz arte: 2015/12/15, 18:00 - 11:22

Irudia

Deskribapena

EHUskARABAnda programazioaren barruan, asteazkenean, abenduak 16, 18:00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren ‘Loreak' filma proiektatuko da. Proiekzioaren ostean, mahai ingurua egongo da filmeko zuzendariekin eta interpreteekin.

Sinopsia: Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenean. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.