euskaraespañol

Eguneko irudia

Gizarte Segurantzaren eta pentsioen egoerari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/21 Noiz arte: 2016/04/19, 15:30 - 10:42

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 21, 15:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘IV. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' ekimeneko bosgarren saioa burutuko da. Oraingoan, hitzaldia, Enea Ispizua UPV/EHUko Enpresa Zuzenbideko ikerlariak eskainiko du, ‘Situación actual de la Seguridad Social pública y formas de mejora de las pensiones' izenburupean.

Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldi hauetan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.

Saio guztiak 15:30etan hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.

JARDUNALDIEN EGITARAUA:

Apirilak 21, ‘Situación actual de la Seguridad Social pública y formas de mejora de las pensiones'. Enea Ispizua, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbideko ikerlaria.

Apirilak 28, ‘La mediación intrajudicial en el orden social: una oportunidad'. Beatriz Garcia Celàa, Bilboko Lan arloko 3. Epaitegiaren magistratua.

Maiatzak 5, ‘Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial'. Tomás Arrieta Heras, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakaria.

Maiatzak 12, ‘Crisis durante los ciclos sociales o ciclos sociales críticos'. Sara Lallana del Rio, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea eta Gizarte Segurantzako irakaslea.