euskaraespañol

Barru[tik] kanpo[ra]

Noiz eta non

Noiztik: 2016/07/07 Noiz arte: 2016/09/04, 19:00 - 21:00

Irudia

Deskribapena

Irailaren 4ra arte, Montehermoso Kulturuneko lehenengo solairuak (Fray Zacarías Martínez, 2. 01001 Vitoria-Gasteiz) Montehermoso-Arte Ederren Fakultateko ikasleentzako 2016ko deialdian aukeratutako proiektuak hartuko ditu Aurtengo edizio honetan, Álvaro Aroca Córdova, Nerea Beriain Cebas, Oier Gil, Abel Jaramillo, Blanca Ortiga eta Imanol Zubiauz izan dira hautatutako artistak.

Leyre Goikoetxea Martínez erakusketako komisarioaren hitzetan, "irakurketa-aukera asko eskaintzen ditu erakusketaren izenburuak, duen esanahiak bezalaxe. Alde batetik, interesen zein ezagutzen transmisioari egin nahi dio erreferentzia, baina, batez ere, artista bakoitzarengandik ateratzen diren zalantzak edo galderak dira jomuga. Zalantza edo galdera horiek barrutik azaldu ahal izateko, arrazoiketa hori elikatu behar da lehenik. Jaso ahal izateko erein, lugorria garrantzitsua da. Irentsi eta bota, berriro irensteko. Ez da zirkulu itxia, atzeraelikadura baizik. Guztiok gaude etengabeko ikasketa-prozesuan, baina ‘artista izateko' bide luze horren lasterketaren hasieran daude erakusketa honetan parte hartu duten artistak. Graduan daude batzuk, masterrean edo graduondokoan beste batzuk, are doktore tesia idazten ere; alabaina, ziur asko ibilbide artistiko osoa izango denaren hasieran daude."