euskaraespañol

AR-LA kolektiboaren erakusketa Pabiloian

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/02 Noiz arte: 2016/11/30, 19:30 - 20:30

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Arabar campuseko Unibertsitate Pabiloiko erakusketa aretoan (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria/Gasteiz) azaroaren 2 eta 30en artean AR-LA kolektiboaren erakusketa jarriko da ‘Larru gorritan. Nos sentimos desnudos, solos' izenarekin.

AR-LA kolektiboa Ana Díaz de Espada, Miguel Ángel Salgado, Beatriz Abascal, Ander Gómez San Jorge, José Cos eta Eduardo Alsasua artegileak osatzen dute, hain zuzen ere, tokiko arte sormena errebindikatu eta laguntzeko beharrak eraginda eta kulturaren parte eta eragile izanda, berori zabaltzeko asmoz. "Uste dugu badela unibertsitatean kultur garapen bat, sarri askotan ezkutuan mantentzen dena hiriaren aurrean eta unibertsitatean sortzen den artea ez da egiazki ezagutzen, ez eta aitortu ere, hiriaren begietara ikusezin baitirau." Egoera honi aurre egiteko, kolektiboak erakusketa bat antolatu du testuinguru honetan artista horiek egindako azken artelanekin.