euskaraespañol

UPV/EHUko Klaustroak ezohiko bilera egingo du

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/18 Noiz arte: 2016/11/16, 09:30 - 16:41

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 18, 9.30ean lehenengo deialdian (10.00 bigarren deialdian*), Bizkaia Aretoan, Bilbon, UPV/EHUko Klaustroak ezohiko bilera egingo du. Gai ordenan puntu bakar bat dago: Errektore izateko hautagai Nekane Balluerkaren programaren aurkezpena. Programa aurkeztutakoan, hautagaiak 48 ordu lehenago aurkeztutako galderak erantzungo ditu.

Unibertsitateko Klaustroa unibertsitateko kideen ordezkaritzarako organo gorena da. Gaur egun 214 kidez osatua dago Klaustroa (errektorea, idazkari nagusia, gerentea eta 211 kide, unibertsitate komunitatearen alorren ordezkariak direnak.

* Klaustroa balioz eratzeko lehen deialdian, gutxien dela kideen erdia bertaratu dela egiaztatu beharko da. Lehenengo deialdian quorumik ez badago, bigarrenean Klaustroa balioz eratuko da kideen heren bat bertaratu dela egiaztatuz gero.

Klaustroa streaming-en bidez jarraitu ahal izango da: https://ehutb.ehu.eus/canal1