euskaraespañol

Liburuaren aurkezpena: ‘Hamaika euskal literato eta Jainkoa'

Noiz eta non

Noiztik: 2017/06/15 Noiz arte: 2017/06/14, 10:30 - 14:51

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, ekainak 15, 10:30ean, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko liburutegian (Plaza Barria, 4, 1. Bilbo) ‘Hamaika euskal literato eta Jainkoa' liburua aurkeztuko da. Sebastian Gartzia Trujillo UPV/EHUko Euskal Filologian doktorea eta euskaltzain urgazlea da. Liburua UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratua da, Euskal Literatura Saila bilduman.

Euskal Literatura Saila UPV/EHUko Literatura katedradun Jon Kortazarrek zuzendutako bilduma da, euskal literaturaz euskaraz egindako ikerketa liburuak plazaratzeko asmoz jaio zena. Orain arte, 15 liburu plazaratu dira bilduma honetan eta batzuek Euskadi Literatura Saria lortu izan dute.

‘Hamaika euskal literato eta Jainkoa' liburuan, Sebastian Gartzia Trujillok XX. mendeko hainbat idazleren lanak aztertzen ditu, haien testuetan islatzen den Jainkoaren irudiari begirada emanez.

Aurkezpenan, parte hartuko dute:

  • Andres Urrutia, Euskaltzainburuak
  • Jon Kortazar, UPV/EHUko katedraduna
  • Sebastian Gartzia Trujillo, liburuaren egilea

Aurkezpen osoa euskaraz izango da.