euskaraespañol

Eguneko irudia

Iñaki Morlanek jaso du Unibertsitateko Danborra

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/01/21

Irudia
Iñaki Morlanek jaso zuen Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen eskutik jaso zuen Unibertsitate Danborra | Argazkia: UPV/EHU

Neguko arratsaldeekin batera hotza eta iluntasuna izan arren, Iñaki Morlanek jaso zuen Agustin Erkizia UPV/EHUKo Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen eskutik Unibertsitateko Danborrada konpainiak urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, ematen duen Unibertsitate Danborra. Laudatioa Alfonso Davalillok egin zuen. Saria eman ondoren, Mari Malkorra Danbor Nagusiak Danborradako zapi beltza jarri zion omenduari. Ondoren, Iñaki Morlanek banderaren igoera egin zuen eta, pare bat kantu jo ondoren, Unibertsitateko Danborradako 150 kide baino gehiago Antigua auzoko kaleetan zehar ibili ziren danborrak eta upelak joz.