euskaraespañol

Igor Camino, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekano berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/10

Igor Camino
Igor Camino. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Igor Camino Ortiz de Barrón (Donostia, 1973) da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekano berria. Pedagogiako doktore, irakasle titularra da UPV/EHUren Hezkuntzaren Teoria eta Historia sailean. Unibertsitatean lan bizitzari ekin zionetik, inplikazio handia agertu du zuzendaritza eta dekanotzako karguetan. Honi esker, esperientzia zabala metatu du alor honetan(Akademia Antolakuntza eta Ikasleen zuzendariordea, Nazioarteko Harremanetarako zuzendariordea, Koordinazio eta Berrikuntzako zuzendariordea eta Irakaskuntza Koordinazio eta GRALeko dekanordea). Esperientzia honek bide eman du bere ikerketa jarduna bera ere, azken urte hauetan, metodologia aktiboen erabilerari eta, zehazkiago, pentsamendu kritikoaren garapenari lotuta egon dadin. PSIKOR ikertalde finkoko ikertzailea da 2012. urtetik. Urte horretatik da Berdinen arteko tutoretza planeko koordinatzailea. Tantak UPV/EHUren hezkuntza aldizkariko zuzendaria ere izan da 2013an hasi eta 2017ra arte.