Jean-Pierre Melville zikloa: 'Le Cercle Rouge (Zirkulu gorria)'
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/02/15, 19:00 - 00:00
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, otsailak 15, 19:00etan Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) Jean-Pierre Melville zikloaren baitan Le Cercle Rouge (Zirkulu gorria) luzemetraia ikusi ahal izango da. Jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Sarrera libre aretoa bete arte.
Le Cercle Rouge (Zirkulu gorria) · 1970 · 140 min · Frantzia/Italia · Zinema beltza
Corey Frantziako espetxe batetik irten da kondena bete ondoren, eta, Vogelek, Mattei komisario beldurgarriaren zaintzapean egon den kriminal batek, berriz, ihes egin du bidaiatzen ari ziren trenetik. Bazkide zahar bati lapurtu eta gero, Corey Vogelekin topo egiten dut, eta talde bat osatzea proposatzen dio, bitxi batzuk lapurtzeko.
Aurkezpena eta ondorengo eztabaida UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko Irakasle Gabriel Villotaren eta Cineclub FASeko Norberto Albónigaren eskutik.
Zikloari buruzko informazio guztia, hementxe: https://goo.gl/X8r833