euskaraespañol

Kirol errendimenduari buruzko jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/12/01, 09:00

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, abenduaren 1ean, 09:00etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ekitaldi aretoan kirol errendimenduari buruzko jardunaldien edizio berri bat egingo da. Oraingo honetan, gaia goi mailako kirolaren hainbat errealitatetan kirol zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren figuraren eta rolaren ingurukoa izango da.

Horretarako, lanbide jardun horretan esperientzia handia duten adituak izango dira, hala nola:

  • Francesco Cuzzolin:  NBAko Toronto Raptors, Italiako selekzioan, Errusiako selekzioan, Trevisoko Benneton, Kinder Bolonia taldeetan aritutakoa.
  • Xabier Artetxe: Team Ineos, Team Movistar, Team Sky taldeetan aritutakoa.
  • Miguel Ángel Campos: Watford Premier LEAGUE, Aljeriako selekzioan, Espainiako futboleko 19 urtez azpiko selekzioan aritutakoa.
  • Martí Casals: Bartzelona FC, Memphis Grizzlies taldeetan aritutakoa.

Arratsaldean, Hezkuntza Fisikako Lizentziatuen Elkargoak zuzendutako bi mahai-ingururekin jarraituko da. Mahai-inguru horiek gure erkidegoko errealitatean oinarrituko dira:

  • ‘Euskal zuzendaritza teknikoaren begirada’, Agurtzane Elorriaga (Durango-Bizkaia zuzendari teknikoa) eta Xabier Artetxe (Ineos Team) bertan direla.
  • ‘Mirada al futuro de la dirección de proyectos en el alto rendimiento vasco’, Andoni Bombín (Athletic Clubeko Nazioarteko Proiektuen zuzendaria), Fernando Suances (Proyecto promesas Bizkaiako zuzendari ohia) eta Borja Callejo (COLCAFIDeko aholkulari juridikoa) hizlari direla.

Ekitaldian moderatzaile eta aurkezle gisa hartuko dute parte Hezkuntza eta Kirol Fakultateko, Eusko Jaurlaritzako, Kirolaren Euskal Eskolako eta Euskal Herriko Gorputz Hezkuntzako Lizentziatuen Elkargoko irakasleek.

Informazio zabalagoa: https://www.colcafid.net/Canales/Ficha.aspx?IdMenu=f0a16bc9-40e9-4655-b763-430c595ce513&Cod=28eb0530-125b-44c0-8ae3-90621047ca80&Idioma=eu-EU